Gremio-koordinazioa

GREMIO-KOORDINAZIOA

IGELTSUA ETA PLADURRA

escayola y pladur

Hainbat elementuen dekorazioa burutzen dugu: sabaiak, marrazkidun moldurak edo moldura lauak, frisoak, baketoiak, erlaitzak eta abar.

Pladurrari dagokionez, Placo dugu hornitzaile. Haien katalogoa hemen kontsulta dezakezu.

KANPO-AROTZERIA

Carpinteria exterior

Hainbat motatako ateak eta leihoak (egurrezkoak, aluminiozkoak edo PVC-koak) errendimendu energetiko altuko beirekin (planitherm), zubi termikoaren haustura, ate industrialak, garajeak, pabilioiak…

Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) diru-laguntzak kudeatzen ditugu. Haien erabilgarritasun-egoera hemen kontsulta dezakezu.

BARNE-AROTZERIA

Carpinteria Interior

Barruko eta sarrerako ateak (trinkoak, xaflatuak, beirazkoak), parket higikorra, edozein kolore eta akaberako tarimak, neurrira egindako altzariak, barandak, eskailerak…

Hemen kontsulta dezakezu instalatzen ditugun ateen katalogoa.

ELEKTRIZITATEA

Electricidad

Instalazio industrialak, komertzialak eta etxekoak, argiztapen ikerketak, mantentze-lanak eta edozein motatako konponketak. Kontagailu-zentralizazioak, segurtasun eta telekomunikazio sistemak, eguzki-energia.

Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) diru-laguntzak kudeatzen ditugu. Haien erabilgarritasun-egoera hemen kontsulta dezakezu.

ARKITEKTURA

hertza arquitectura gardoan

Eraikin proiektuak burutzen ditugu: etxebizitzak, industria, hirigintza, birgaikuntza, jabe-komunitateak eta txosten teknikoa behar duen edozein zerbitzua.

Lanen bideratzea proiektua eskura izanda.

Arkitekturaren arloan, Hertza Arkitektura da gure kolaboratzaile nabarmenena.

ITURGINTZA

Fontanería

Ur-instalazioak eta saneamendua. Osasun-trenen,  dutxa-itxiduren eta komuneko altzarien kokapena merkatuko azken nobedadeekin.

Zure diseinua aukeratzen lagun diezazun, kontsultatu hemen Roca-ren katalogoa.

Gasa

Gas

Gas natural eta propanoaren banako instalazioak edo instalazio kolektiboak.

Hemen zure gas-instalazioa baldintza onenetan mantentzeko aholkuak ere eskura dituzu.

Pintura

Gremio de Pintura

Erliebedun pinturen aplikazioa, leunketa, hormak ehuntzea eta iztukuaz gain, ere dituzu eskura zurezko eta metalezko materialen estaldurak, barruan zein kanpoan. Bernizadura, lakatzea eta papereztatzea. Tratamendu industrialak, seinaleztapena eta errotulazioa.

Simula ezazu hemen Ibersa-ri esker nola geratuko litzateke zure etxeko pintura berria.

BEROKUNTZA

Calefacción

Berokuntza-sistemen aldaketa edota instalazioa, banakakoa zein kolektiboa, hainbat energia motatarako: gas naturala edo gas propanoa, gasolioa, eguzki-energia, energia geotermikoa edo kontsumo gutxiko berokuntza-sistema elektrikoa.

Aire girotua.

Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) kondentsazio-galdaren plan Renove-a kudeatzen dugu. Kontsultatu hemen haien erabilgarritasun-egoera.