Erabateko erreforma

Erabateko erreforma

 

Erabateko erreforma burutzen dugu edozein motatako etxebizitzatan edo pabilioi industrialetan, kanpoan zein barruan eta teilatutik zimenduetara.

Cimientos
Garajea lurperatzeko lanak lehen dagoen etxebizitzan.

Erabateko erreforma hiru zatitan banatzen ditugu: Barne-erreforma, kanpo-erreforma eta teilatuaren erreforma.

BARNE-ERREFORMA

Etxebizitzaren erabateko desegitea, baita altzari-gordeleku zerbitzua ere. Eraispena, hustuketa, garraioa zabortegi homologatu batera, sortutako hondakinen kudeaketa jatorriaren arabera.

Zoruen isolamendua, fatxada eta sabaien arku-gaineratzea. Tabikeria berria egitea,  zarpiatzea, luziketa, lauzen aldaketa eta alikatatua kalitatezko materialekin.

Instalazio elektrikoak, iturgintza eta berokuntza. Barruko eta kanpoko arotzeria, igeltsu akabera, pintura eta bernizadura.

Bainu, sukalde, logela eta gainerako gelen altzariz janztea eta altzarien muntaia lanen hasieran.

Garbiketa lanen bukaeran.

Saloni Cerámica gure barnealdeetako zeramikazko produktuen hornitzaile nagusia da. Euren katalogo handia hemen kontsulta dezakezu.

reforma interior vivienda

KANPO-ERREFORMA

Berdegune eta lorategien diseinu eta berritze-lanak. Ondorengo mantentzea, ureztatzea, garbiketa eta zuhaixkak mozteko zerbitzua.

Fatxaden birgaikuntza hezetasun eta kondentsazio arazoak kalitatezko materialekin konponduz. Hainbat akabera desberdinak, eraikinen isolamendu termiko eta akustiko onak lor ditzagun.

reforma fachada

TEILATUEN ERREFORMA

Erabateko soluzioa eskaintzen dugu estalkien eraikuntzarako System Verea® erabiliz. Argibide gehiago jasotzeko, kontsulta ezazu gure estalki atala.

cubierta-verea-gardoan

“GILTZA ESKURA” PROIEKTUA:

Gure eskarmentuak irakatsi digu gure bezeroak ez duela asti handirik eta, baduena, bere familia eta lagunekin eman nahi du.

“Giltza eskura” proiektuaren bidez, gure bezeroarentzat lanak kezka ez bihurtzea lortu nahi dugu; hori dela eta, gu geu arduratzen gara lan guztiaz.

Etxe berri baten eraikuntza edo erabateko erreforma nahi baduzu, gu ondoko zereginez arduratuko ginateke: etxebizitzaren diseinua, proiektuaren idazketa, hirigintza eta udal kudeaketa eta buruketa (gauzatze epeak eta kalitateak errespetatuz) eta, azkenik, etxebizitza garbi-garbia eskura ematea, gure bezeroari etxearen erabilera eta gozamena baino ez lagatzen.

proyecto llave en mano
Eraispen eta hondakinak kentzeko fasea.
proyecto llave mano intermedia
Bizigarritasuna lanak burutzen diren bitartean.
proyecto llave mano final
“Giltza eskura” berritze-proiektua bukatutzat eman. Etxebizitza eskura eman.