Lege Oharra

LEGE-OHARRA

WEBGUNEAREN ERABILERAREN BALDINTZA OROKORRAK

Web toki hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza hauek onartzen ditu, aldez aurretik arretaz irakurri dituelarik. Gune honen titularra bere gain hartzen du baldintza hauek aldatzeko, gehitzeko edota ezabatzeko ahalmena, edozein unetan eta aurretiaz jakinarazi beharrik gabe; beraz, komenigarria da erabiltzaileak testu hau arretaz irakurtzea gure webgunea bisitatzen duen bakoitzean, edozein momentuan testua aldaketak izan baititzake.

WEBGUNEAREN JABETZA

Gardoan Eraikuntza eta Berritze Lanak webgunearen jabea GARDOAN 2010 S.L. da, bere CIF zenbakia B-95717203 dela eta bere egoitza soziala, Lujar kalea 13, etxabea p.k. 48840 Gueñes (Bizkaia).

Jabearen posta elektronikoa: sonia@construccionesyreformasgardoan.com

ZERBITZUAREN DESKRIBAPENA

Webgune honetan GARDOAN 2010 S.L.-k bere jarduera, produktuak eta zerbitzuei buruzko informazioa eskaintzen du, baita bere jarduerak Internet-en bidez erreserbatzeko aukera ere.

JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

Erabiltzaileak onartzen du webgune honetan agertzen diren markak, izen komertzialak, logotipoak, domeinuen izenak, argazkiak, testuak eta gainerako zeinu bereizgarriak GARDOAN 2010 S.L.-enak direla eta jabetza intelektualeko nazio eta nazioarteko eskubideen babespean daudela.

Argazkiak, testuak, logoak eta webgunean agertzen diren gainerako materialen baimen gabeko erabilpena, hau da, elementu hauen erreprodukzioa, argitaratzea, aldaketa, gehitzea, ezabaketa edo GARDOAN 2010 S.L.-ren baimen zehatzik gabe gauzatutako gainerako jarduerak burutzea Jabetza Intelektual eta Industrialaren Legearen arau-haustetzat hartuko da.

EDUKIAK

GARDOAN 2010 S.L.-k web toki honetako produktu eta zerbitzuetan aldaketak egiteko eskubidea du, aurrez ohartarazi gabe eta beharrezkotzat jotzen duenean. Hala ere, beti errespetatuko ditugu erabiltzaileak erreserba egin duenean webgunean eskainitako prezioak.

Eskaintzak baliozkoak izango dira GARDOAN 2010 S.L.-ek publizitatean adierazitako denboraldian soilik edo, horrelakorik izan ezean, erabiltzaileentzat eskuragarri diren bitartean.

ERABILERA-MUGAK

Webgune hau erabilpen pertsonalerako da; sekula ez erabilpen komertzialerako. Web toki honen edukiak aldatzea, kopiatzea, elkarbanatzea, igortzea, erreproduzitzea, argitaratzea, komertzializatzea eta saltzea debekatuta dago nahiz eta jatorria aipatu, non eta GARDOAN 2010 S.L.-en baimena ez izan.

Erabiltzaileak GARDOAN 2010 S.L.-ri bermatzen dio ez duela webgune hau legez kontrako helburuetarako erabiliko eta hemen azaltzen diren arauak errespetatuko dituela.

Guztiz debekatuta dago erabiltzaileak webgune honetan ezarritako segurtasun neurriak haustea edo hausten saiatzea, ondoko jarduerak barne: erabiltzailearentzat zuzenduta ez dauden ezkutuko datuak edo informaziora atzitzea, birusak igortzea, posta elektronikoen igorpen masiboa (spamming delakoa) eta gainerako legez kontrako jarduerak.

Sistemaren segurtasuna edo ezkutuzko informazioa urratzeak edo urratzen saiatzeak GARDOAN 2010 S.L.-ri delitua pertsegitzeko eta erantzukizun zibil edo penalak argi daitezela galdatzeko eskubidea emango dio.

ESTEKAK

Web toki honek besterenak diren Internet-eko webguneetara sartzeko modua ematen du hainbat esteken bidez (link deritzenak), eta kasu horietan, GARDOAN 2010 S.L.-k ez da inola ere eduki horien erantzule egiten, ezta eduki horien kalitate, fidagarritasun edo zehaztasunaren inguruko erreklamazioen erantzule ere. Esteka horiek informazio-helburuetarako baino ez daude txertatuak webgune honetan.

DATU PERTSONALEN BABESPENA

GARDOAN 2010 S.L.-k webgune honetan Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, eta gainerako araudi aplikagarriek exijitzen dituzten neurriak erabat beteko direla bermatzen ditu. Halaber, webgune honen bitartez emandako datu pertsonalak eta erabiltzaileen arteko informazio-trukeak konfidentzialtasunik zorrotzenarekin tratatuko direla jakinarazten da.

ARDURA

GARDOAN 2010 S.L.-k ez du erantzukizunik hartuko egoera hauengatik sortutako kalteetan:

  • Webgune honen erabilgarritasunean ager daitezkeen etenaldiak, akatsak, matxurak, funtzionamendu eskas, eta oro har egon daitezkeen ezbeharretan.
  • Gure webgunea bisitatzearen ondorioz hartutako birusek egindako kalteetan.
  • Webgune honen edukien erabilpen desegokia edo neurriz kanpokoaren ondorioz sortutako kalteetan.

Erabiltzaileak erantzukizuna izango du GARDOAN 2010 S.L.-ri zuzendutako komunikazioan eta web orri honen bitartez igorritako datuetan; hortaz, jarduera horretaz sortu daitezkeen ondorioetan ere bai, esate baterako datu faltsu edo okerrak sartzekotan.

GARDOAN 2010 S.L.-k salbuetsita geratzen da web orri honetan jazotako erabiltzaileen arteko informazio-trukeen erantzukizunez; erantzukizun hori informazioa igorri duen erabiltzaileak bere gain hartuko du.

Webgune honetan sartzea eta nabigatzea erabiltzailearen erantzukizuna izango da eta, ondorioz, erabiltzaileak berak edukia zentzuz erabiltzeko konpromisoa hartzen du; GARDOAN 2010 S.L.-k, beraz, salbuetsita geratzen da erabiltzaileak web orri honen bitartez buru dezakeen legez kanpo edozein erabileratatik.

GARDOAN 2010 S.L.-k beretzat gordetzen du edozein unetan segurtasun, mantentze, eguneratze edo berregituratze arrazoiengatik webgunea bertan behera uzteko, eteteko edo operatibo izateari uzteko eskubidea zerbitzua hobe dezagun.